XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Ingurunea: Barranco Grande, 800 ha, 15 kilometrotako sakan hondoz eta zenbait tartetan hura inguratzen duten hedadura desertikoez osatuak.

3. Ingurunea: Barranco del Vedado, 180 ha sakana hondo eta estepaz osatutako inguruak bilduz.

4. Ingurunea: Vedado de Eguaras, 1350 hektareako natura erreserba, Peñaflorko gazteluaren inguruan, mendiska arbolatsuz eta aintzinako basoaren aztarnaz osatua eta Estrozako harresiaz mugatua iparraldean.

Debekatua dago kanpina eta su egitea Vedado de Eguarasko babestutako perimetroaren barnean.

5. Ingurunea: Desierto de la Estroza, 2 ha, milagroz kontserbatutako ingurune desertiko txikia, ia laua eta soroez erabat inguratua, Bardeetan bakarra bere generoan eta laneko zenbait ordutan deuseztuta geratuko litzateke, nekazariren batek bere soroak alde horretatik zabaldu nahi izanez gero.

6. Ingurunea: Cabezo Lobo 100 ha estepa eta muino harritsuz osatua.

7. Ingurunea: Barranco del Caldero, 500 ha Bardeetako basatienen artean, muino eta harri pilaketaz osatuak, bertara iristeko zailak.

8. Ingurunea: Cabezo de la Pisquerra, 200 ha, Bardeetako labirintoen zatia bilduz, eta iparraldetik muino harritsuzko ingurune nahasgarri batez luzatua.

9. Ingurunea: El Rallon (edo Prallon), 150 ha, estepaz eta muino koniko guztiz bereziez osatua, inguruko mendi gailenaren oinean hedatzen direlarik.

10. Ingurunea: Mesalovar, Barranco del Bercho, 900 ha, estepaz, basamortuz eta tarayez hornitutako sakanez osatua, Mesalovarreko ertz biluzien oinetik herrestatuz (ikus hurrengo kapitulua).

Bardeetako zati honen azken ingurune interesgarria poligono militarraren barnean dago.

Estepa nahiko zabal baten itsuraz ageri da (9000 h) erliebe akzidentatuko eta modu ederrez higatutako eremu desertiko bat inguratuz (Rallonen gaikaldetik ikus daitekeenez).

Nahiko zaila dirudi Erdialdeko Bardeetaz naturazko erreserba itsurazko eta behar adinako zabala egitea ekologi aldetik benetan interesgarria izan dadin, baldin eta egun ereinda dauden hainbat esparrago soro barne sartzen ez badira.

Batzurentzako eta besterentzako hipotesirik aldekoena poligono militarra Nafarroako Gobernuaren eskuetara itzuliko balitz zera litzateke, natura erreserba egungo ingurune militarretik hiru norabidetan hedatzea, izar moduko bat osatuz, interes handieneko inguruneak bilduz: Bardea Zuria edo erdikoa, Prallon-Pisquerra-Caldero IEan, Castil de Tierra mendebaldean eta Tres Hermanos-EI Bercho HMan.

Poligonoaren HEko muturrak egun ereinda dauden eta erreserba osatzeko beharrezkoak izango liratekeen lurren ordez trukatzeko balioko luke.

Lehen etapan, poligonoaren kanpoaldean dauden aipatutako inguruneak bakarrik deklaratuko lirateke naturagune bezala, soroak ingurune sentikor hauetara zabalduak izan ez daitezen.